27. Jaramanqueriari jarraiquitzen denac nahasten du bere etchea; aldiz, emaitzen içatea higüin duena, bicico da. Urricalmenduaz eta sinhesteaz garbitzen da bekatua; berriz, Jaunaren beldurraren ariaz aldaratzen da guiçona gaizquitic.
28. Prestuaren gogoac ethorduntasunaz du asmu; gaixtaguinaren ahoa tzarqueriaz da gaindi.
29. Jauna urrun dago gaixtaguinetaric, eta ençunen ditu prestuen othoitzac.
30. Beguietaco arguiac goiheretzen du arima; omen onac goritzen ditu heçurrac.
31. Bicitzera daraman cridança ençuten duen beharria, çuhurren artean egonen da.
32. Irakasmena hastancen duenac arbuiatzen du bere arima; aldiz, cridançaren onheslea bere bihotzaren jabe da.
33. Jaunaren beldurra da çuhurciaren irakaslea, eta aphalguratasuna ospearen aitzinean dabila.