13. Bozcariotan den bihotzac arraitzen du beguithartea; arimaco ilhunduran, gogoa erorcen da.
14. Çuhurraren bihotza ikastera hari da; ezjaquinaz hazten da çoroen ahoa.
15. Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat.
16. Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac.
17. Hobe da baratzecari jatera deithua içatea maitez, ecenetz aratche guicendura gogo gaitzez.
18. Guiçon hasarrecorrac phizten ditu kimerac; jasancor denac jabalcen ditu phiztuac direnac.
19. Alferren bideac iduri du elhorrizco hesia, behaztopagailuric ez da prestuen bidean.
20. Aita bozten du seme çuhurrac; guiçon çoroac arbuiatzen du bere ama.
21. Çoroqueria da çoroaren bozcarioa, eta guiçon umoac beguiratuz darama urhatsa.
22. Conseiluric ez den lekuan gogocundeac urmariatzen dira; gogorcen dira, berriz, conseilu-emaile asco den toquian.
23. Bere ahoco errana eder çaio guiçonari; hobea da ordu onean ethorri solasa.
24. Bicitzeco bidexca guiçon arguituaren gaineco aldean da, hura aldara dadiençat ifernuco ondarretaric.