18. Irakasmena bazterrerat uzten duenarençat erromestasuna eta laidoa; aldiz, cridançatzaileari ethordun denarençat ospea.
19. Nahicaria bethetzen bada, arimac goço harcen du: çoroec higüin dituzte gaizquiari ihes eguiten diotenac.
20. Çuhurrequin dabilana, çuhur içanen da; çoroen adisquidea, hequien idurico eguinen da.
21. Gaitza bekatoreen ondotic dabila; eta onac prestuei emanac içanen çaroezte.
22. Guiçon onac ondoretzat semeac eta ilobasoac uzten ditu; eta gaixtoaren ontasunac prestuarençat beguiratuac dira.
23. Arbasoen ganicaco lurrean ontasun handia alchatzen da; eta berceetan bilcen da adimenduric gabe.
24. Cigorra guphidesten duenac higüin du bere semea; aldiz, bere haurra maite duenac, artharequin cridançatzen du.
25. Prestuac jaten du eta bethetzen bere barnea; berriz, gaixtaguinen sabela ecin-asezcoa da.