12. Eta eçagutu dut ez dela deusere hoberic boztea baino eta bere bician ongui eguitea;
13. Ecen guciec, jaten, edaten eta beren lanetic ona ikusten dutenec, Jaincoaren dohainez dute hori.
14. Ikas dut Jaunac eguin dituen lan guciec iraunen dutela bethi: ecin deçaquegu deusere ez berha, ez guti, Jaunac bere beldurraren emateco eguin dituen gaucei.
15. Eguina içan denac badirau; ethorcecoac direnac, jadanic içatuac dira, eta Jaincoac berritzen du iragan dena.
16. iguzquiaren azpian ikusi ditut tzarqueria juiamenduaren orde, eta bidegabequeria çucembidearen orde.
17. Eta erran içan dut ene bihotzean: Jaincoac juiatuco ditu prestua eta gaixtaguina, eta hura içanen da gauça gucien ordua.
18. Guiçasemeez erran dut ene bihotzean: Jaincoac frogatzen dituela, eta erakusten duela abereen pare direla.
19. Hargatic guiçona eta acienda bardin hilcen dira, eta bardina da bataren eta bercearen içatea; nola hilcen baita guiçona, hala-hala hilcen da aberea; oroc bardin hatsa harcen dute, eta guiçonac deusere ez du aciendac baino guehiago: oro hutsalqueriaren azpico dira.
20. Eta oro leku berera dihoaci: oro lurretic eguinac dira, eta orobat lurrera bihurcen dira.
21. Norc daqui hean Adamen semeen izpiritua goiti igaiten den, eta abereen izpiritua beheiti jausten den?