16. Emathera, Berothara, Sabarimera, ceina baita Damasco mugaren gainean eta Ematheco mugaquide, Ticongo etchera, ceina baita Aurango mugaren ondoan.
17. Eta muga içanen da itsasotic Enongo corralera, ceina baita Damasco muga; eta ipharretic ipharrera, Emath içanen da muga ipharreco aurkinçan.
18. Aldiz iguzqui-aldeco alderdia içanen da Aurango erditic, Damasco erditic, Galaadeco erditic eta Israelgo lurraren erditic, Jordanea delaric muga iguzqui-aldeco itsasoraino: neurtuco duçue halaber iguzqui-aldeco aurkinça.
19. Hegoaldeco aurkinça berriz, içanen da Thamarretic Cadeseco Jaçargoaco uretaraino, eta errecaz itsaso handiraino; eta hori da hegoarat hegoaldeco aurkinça.
20. Eta itsasoco aurkinça içanen da itsaso handia xuxenca buru batetic Emathera ethorri arteo; hori da itsasoco aurkinça.
21. Eta lur hori çuen arthean çathituco duçue, Israelgo leinuen arabera;
22. Eta primancetan hartuco duçue çuençat, eta çuetara bilduco eta çuen artean haurrac içanen dituzten arrotzençat; eta hauquiec içanen çaizquitzue hala-nola toquicoac Israelgo umeen artean; çuequin çathituco dute lurra Israelgo leinuen erdian.
23. Aldiz, edocein leinutan guertha dadien arrotza, han emanen dioçue, bere çathia, dio Jainco Jaunac.