11. Eta ura edanen duçu neurtuz, hin baten seigarrena; hura edanen duçu muga batetic berceraino.
12. Eta çure laborea janen duçu hautsean errericaco garagar-oguia beçala; eta jende ongarriz estalico duçu hura populuaren aitzinean.
13. Eta Jaunac erran çuen: Beren oguia horrela janen dute cikinduric Israelgo umeec, nic iraicico ditudan jendaien artean.
14. Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna ene arima kutsatu içan gabea dela; haurretic orai arteo ez dut jan haragui bera hilic ez-eta basabereec xehacaturic; haragui lohiric batere ez da ene ahoan sarthu.
15. Eta ihardetsi çarotan: Huna non ematen darotzudan idi-gorotza jende ongarriaren orde, eta hartan erreco duçu çure oguia.
16. Eta erran çarotan: Guiçasemea, huna non hautsico dudan Jerusalemen oguiaren makila; oguia phisatuz eta asaldutan janen dute, eta ura edanen dute neurtuz eta hesturetan;
17. Haletan non, ogui eta ur escasez batbedera erorico baita bere anaiaren gainera, eta beren tzarquerian iharturen dire.