22. Bada, Jaunaren escua arratsean jarri cen ene gainean, itzurlea ethor çadien baino lehen; eta hau goicean ethorri ceneco, idequi çarotan ahoa; eta ene ahoa idequia içan eta ez nincen ixilic egotu guehiago.
23. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
24. Guiçasemea, etche urratu hequietan egoten direnac Israelgo lurrean minço dire, erranez: Bakarra cen Abraham, eta primançaz goçatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; goçatzera guri emana da lurra.
25. Hargatic erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Haraguiac odolarequin jaten ditutzuenec eta beguiac çuen cikinquerietara alchatzen, eta odola ixurcen, primançaz goçaturen othe duçue lurra?
26. Ezpatac escuetan cinaudezten, icigarriqueriac eguin ditutzue, eta ceinec bere lagunaren emaztea lohitu; eta lurra goçaturen duçue primançaz?
27. Hau erranen daroeçu: Hunela dio Jainco Jaunac: Ala ni! etche urratuetan daudecenac ezpataren azpira direla erorico; eta basabereei irestera emana içanen dela bazterretan dena; hazcargailuetan eta har-ciloetan direnac berriz, içurritetic hilen dire.
28. Eta lurra eçarriren dut eremu eta mortu; eta hango indar hampurutsua iraunguiren da; eta inconiaturen dire Israelgo mendiac, nihor ez delacoz guehiago hequietan gaindi iragaiten.
29. Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, lurra eçarri duquedanean desmasian eta mortutan, erabili dituzten icigarriqueria gucien gatic.