28. Hire lemaçainen oihu-marrascac lazturen ditin uncidiac.
29. Arraua çaducaten guciac jautsico dire beren uncietaric; itsasturuac eta itsasoco lemaçainac lurrean egonen dire.
30. Marrumaz egonen dire hitaz; oihu minac eguinen dituzte; herrautsa arthiquiren dute beren buruen gainera, eta hautsez estalico dire.
31. Hire gatic murristuren dituzte ileac; jaunciren dituzte çurdatzac; eta beren arimaco uherduran, hire gainean nigarrez egonen dire, nigarric minenetan.
32. Hire gainean abiatuco dute kexuetaco cantua, eta deithoraturen haute, erranez: Cein içan da Tirren, itsasoaren erdian mututu denaren pare?
33. Hire tratuac erabiliz itsasoa gaindi, ontasunez bethe ditun asco populu; hire aberastasun handiez eta hire populuqueta gaitzaz aberastu ditun lurreco erregueac.
34. Eta orai itsasoac xahutu hau; eta uren çolara erori ditun hire ontasunac eta hire erdian cen oste gucia.
35. Irletaco egoiliarrac oro harritu ditun hire gainean; eta phesiac joric, hango erregueei ifrenciatu çaiote beguithartea.
36. Populuetaco tratulariec xixtu eguin dine hire gainean; ezdeusetara ekarria haiz, eta ez haiz içanen guehiago eguneta-iguzqui.