18. Minçatu nincen beraz goicean populuari, eta arratsean hil cen ene emaztea; eta biharamun goicean eguin nuen Jaunac manatu çarotana.
19. Eta populuac erran çarotan: Cergatic ez darocuçu aguercen cer erran nahi duten çuc eguinen ditutzun horiec?
20. Eta ihardetsi nioten: Jaunaren hitza ilki çait, cerralaric:
21. Erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non nerorrec liçuntaracico dudan ene sainduteguia, çuen erresumaco leloa, çuen beguien lehiagarria, eta ceinaren gainean beldurcen baita çuen arima; çuen seme-alaba, utzi ditutzuenac, ezpataren azpira dire erorico.
22. Eta eguinen duçue nic eguin dudana: Beguitharteac ez ditutzue estalico eta ez duçue janen deithoretan daudecenen hazcurriric.
23. koroac içanen ditutzue buruan, eta oinetacoac oinetan; etzarete deithoratuco eta ez duçue nigarric eguinen; bainan egonen çarete çuen tzarquerietan iharcen, eta auhenez, norc bere anaia ikustean.
24. Eta Ecequiel içanen duçue eçagutzaritzat; hunec eguin duen gucia eguinen duçue, ethorri ditaqueenean ordua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna.
25. Eta çu, guiçasemea, huna, beren indarra, beren goihendeco bozcarioa, eta beren beguien lehiagarria, ceinaren gainean phausatzen baitire hequien arimac, eta beren seme-alabac kenduco diozcatedan egunean;