13. Eta berce aldetic, madaricatzeco Hebalgo mendian xutic içanen dira hauquiec: Erruben, Gad, Aser, Çabulon, Dan eta Nefthali.
14. Eta lebiarrec deiagora eguinen dute, eta Israelgo guiçon guciei erranen diote goraqui:
15. Madaricatua guiçona eguiten duena jainco-itchura bernuçatua eta urthua, Jaunaren gaitzigarriqueria, oficialearen escu-lana, eta hura leku gordean eçarcen duena. Eta populu guciac ihardetsico du, eta erranen du: Biz.
16. Madaricatua bere ait-amei ohore bihurcen ez diotena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
17. Madaricatua bere lagunaren mugarriac aldaratzen dituena. Eta populua guciac erranen du: Biz.
18. Madaricatua itsua bidetic makurraracico duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
19. Madaricatua arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunaren çucena ceihercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
20. Madaricatua bere aitaren emaztearequin lo eguiten duena eta haren oheco estalguia aguercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
21. Madaricatua edocein abererequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
22. Madaricatua lo eguiten duena bere arrebarequin, bere aitaren edo amaren alaba denarequin. Eta populu guciac erranen du: Biz.
23. Madaricatua bere amaguinarrebarequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.