7. Eta içanen dire hala-nola Efraimgo hazcarrac, eta bozturen da hequien bihotza arnoz beçala; eta hequien semeec ikusiren dute, eta bozturen dire; eta hequien bihotza jauciren da Jauna baithan.
8. Eguinen daroet hixtu, eta bilduren ditut, ceren nic baititut berrerosi; eta berhaturen ditut lehen berhatuac içan ciren beçala.
9. Eta populuen erdian erainen ditut, eta handic ere orhoituren dire nitaz; eta beren haurrequin bicico dire, eta bihurturen dire.
10. Eta bihurraraciren ditut Eguiptoco lurretic, eta Asiriatic bilduren ditut; eramanen ditut Galaadeco eta Libango lurrera, eta hequiençat lekuac ez dire oraino asqui çabal içanen.
11. Israelec iraganen du itsas-atheca; eta Jaunac joco ditu itsasoan uhinac, eta hibaico osin guciac agorturen dire; eta Asurren burgoitasuna aphaldua içanen da, eta Eguiptoaren manamenduco makilac guibelerat eguinen du.
12. Hazcarturen ditut Jauna baithan, eta ene icenean ibilico dire, dio Jaunac.