9. Hargatic Dabidec deithu çuen Siba, Saulen muthila, eta erran çaroen: Çure nausiaren semeari eman diozcat Saulenac içan diren gauça guciac eta haren etche gucia.
10. Lant çoçue beraz lurra çuc, çure semeac eta çure sehiec; eta çure nausiaren semeari jatecoac ekarrico diozcatzu haz dadiençat: bainan Miphibosethec, çure nausiaren semeac ene mahainean janen du bethi oguia. Bada, Sibaren semeac hamaborz baciren, eta sehiac hogoi.
11. Eta Sibac erregueri erran çaroen: Erregue ene jauna, nola çure muthilari manatu baitioçu, hala eguinen du çure muthilac; eta Miphibosethec ene mahainean janen du, erregueren semeetaric batec beçala.
12. Bada Miphibosethec baçuen seme bat haurttoa, Mica deitzen cena: Sibaren etche guciac, berriz, cerbitzatzen çuen Miphiboseth.
13. Eta Miphibosethec bere egoitza Jerusalemen eguiten çuen, ceren bethi erregueren mahainean janen baitzuen, eta cen bi çangoetaric maingu.