18. Eta holocausten eta baquezco bitimen escaincea akabatu çuenean, populua benedicatu çuen armadetaco Jaunaren icenean.
19. Eta Israelgo oste guciari, hala guiçonquiei nola emaztequiei, bakotchari eman cioten ogui-ophil bana, idiqui erre okel bana, eta irina olioan friguitua; eta populu gucia goan cen, cein bere etchera.
20. Dabid itzuli cen bere etchearen benedicatzera; eta Micol, Saulen alaba, atheraturic Dabiden bidera, erran çaroen: Cein ospetsu içatu den egun Israelgo erregue, bere burua aguercen çuenean bere cerbitzarien nescatoen aitzinean, eta biluci da, triatuetaco dostetarietaric bat biluzten balitz beçala!
21. Dabidec Micoli ihardetsi çaroen: Çure aita eta haren etche gucia baino nahiagoz hautatu nauen Jaunaren aitzinean, eta Jaunaren populuaren buruçagui Israelen içateaz manatu nauenaren aitzinean
22. Dançatuco naiz, eta eguin naicen baino aphalago jarrico; eta ttipi içanen naiz ene beguietan; eta aiphatu ditutzun nescatoen aitzinean ospetsuago aguertuco naiz.
23. Hargatic haurric etzuen içatu hil arteo Micolec, Saulen alabac.