Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 5:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ecen Dabidec egun hartan precio bat escaini çuen Jebusear bat joco çuenarençat, eta hegazteguietaco xurrutac uquituco cituenarençat, eta Dabiden bicia higüin çuten itsuac eta mainguac iraicico cituenarençat. Hargatic da erran-çaharra: Itsua eta maingua ez dira temploan sarthuco.

9. Eta Dabidec bere egoitza eguin çuen gazteluan, eta hura deithu çuen Dabiden hiria; eta etcheac eguin cituen inguruan Melotic hasiric eta barnera.

10. Eta aitzinatuz eta berhatuz cihoan, eta armadetaco Jainco Jauna harequin cen.

11. Hiramec ere, Tirreco erreguec, bidalquinac igorri ciozcan Dabidi, eta cedro-çura, eta çur-lançaileac, eta harri-lançaileac harrasietaco; eta eguin çuten Dabiden etchea.

12. Dabidec eçagutu çuen Jaunac Israelen gainean erregue onhetsi çuela, eta haren erreinua alchatu çuela Israelgo bere populuaren gainean.

13. Dabidec beraz, Hebrondic ethorri ondoan, hartu cituen oraino ohaideac eta, emazteac Jerusalemdic; eta berce semeac eta alabac sorthu citzaizcon Dabidi.

14. Eta hauquiec dira Jerusalemen sorthu citzaizcon semeen icenac: Samua, Sobab, Nathan, Salomon,

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 5