2. Eta jauzten naicelaric haren gainera (ecen nekatua da eta indar gabe), joco dut; eta harequin den populu gucia ihesari emanen denean, erregue joco dut bere asalduan.
3. Eta populu gucia guibelerat erakarrico dut, guiçon bakar bat bihurcen ohi den beçala; ecic çuc bilhatzen duçuna guiçon bat da, eta populu gucia baquean içanen da.
4. Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen.
5. Bizquitartean Absalomec erran çuen: Deith çaçue Cusai Araquitarra, eta dugun adi cer erranen duen harec ere.
6. Eta Cusai ethorri cenean Absalomen gana, Absalomec erran cioen: Hunelaco solasa atheratu du Aquitophelec; eguin behar dugu, ala ez? cer dioçu?