13. Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.
14. Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe:
15. Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora:
16. Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin:
17. Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz.
18. Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz.
19. Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic.