42. Halaiçanen da hilén resurrectionea-ere: gorputza ereiten da corruptionetan, resuscitatzen da incorruptionetan.
43. Ereiten da desohorezco, resuscitatzen da glorioso: ereiten da infirmo, resuscitatzen da botheretsu.
44. Ereiten da gorputz sensual, resuscitatzen da gorputz spiritual: bada gorputz sensuala, eta bada gorputz spirituala.
45. Scribatua-ere den beçala, Eguin içan da Adam lehen guiçona arima vicitan: Adam guerocoa spiritu viuificaçaletan.
46. Baina spiritual dena ezta lehen, baina sensual dena: guero spiritual dena.