45. Iie-Abarimdik Dibon-Gadera;
46. Dibon-Gadetik Almon-Diblataimera;
47. Almon-Diblataimdik Nebo parean dauden Abarim mendietara;
48. eta Abarim mendietatik abiaturik, Moabeko lautadara iritsi ziren eta han kanpatu, Jordan ondoan, Jeriko parean.
49. Moabeko lautadan, Jordan ondoan etxolatu ziren, Bet-Jeximotetik Abel-Xitim bitartean.
50. Jaunak esan zion Moisesi Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean:
51. «Esan israeldarrei: Jordan igaro eta Kanaan lurraldean sartzean,
52. bota egingo dituzue hango biztanleak, beraien harrizko eta metal urtuzko idoloak desegin eta kultu-leku guztiak suntsitu.
53. Lurraldearen jabe egingo zarete eta bertan biziko, zeuei eman baitizuet haren jabe izan zaitezten.
54. Zozketaz banatuko duzue lurraldea leinu eta senitarteen artean: senitartea ugaria bada, ondare-zatia ere handiagoa emango zaio, eta urria bada txikiagoa. Senitarte bakoitzak zozketan egokituriko ondarea jasoko du.