7. Isilik Jainko Jaunaren aurrean,Jaunaren eguna gainean baita!Prestatua du Jaunak sakrifizioa,sagaratu ditu bertara deituak.
8. Honela dio Jaunak:«Sakrifizio-egunean zigortuko ditutburuzagiak eta erregearen etxekoaketa atzerriko erarajantzita dabiltzanak.
9. Egun hartan zigortuko ditut, baita,atalarri gainetik salto egineztenplura sartzen direnaketa beren Jaunaren etxeagogorkeriaz eta iruzurrezirabazitakoarekinbetetzen dutenak».
10. Honela dio Jaunak:«Egun hartan garrasiakizango dira Arrain-atean,aieneak Hirialde Berrian,burrunba handia mendixketan.
11. Egin aiene,Hiri barreneko bizilagunak,merkatarienak egin baitu,dirudunak galduak baitira.
12. Orduan, kriseiluaz aztertuko dut Jerusalem,kontuak eskatuko dizkietpatxada osoan bizi direnei,beren baitan diotenei:“Jaunak ezin du ezer egin,ez onik, ez gaitzik”.
13. Beren ondasunaklapurtu egingo dizkiete,etxeak hondatu.Etxeak jasoko dituzte,baina ez dira bertan biziko;mahastiak landatuko dituzte,baina ez dutehango ardorik edango».