4. Bai, mila urte zuretzat atzo igaro zen egunaren pareko,gau-ordu baten pareko.
5. Hor daramatzazu gizakiak, goizaldean ametsak bezala;belarra bezala ernetzen dira:
6. goizean erne eta loratzen;arratsaldean, berriz, zimeldu eta ihartzen.
7. Zure haserreak akiturik gauzka, zure suminak ikara bizian.
8. Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak,zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.
9. Zure suminez akitzen dira gure egun guztiak,hasperen batean amaitzen gure urteak.
10. Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei:gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts;bizitza arin doa, hegan goaz!
11. Nork ezagutzen du zure haserrearen indarra?Nork dio aski beldur zure suminari?
12. Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten,jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen.
13. Itzul zakizkigu, Jauna! Noiz arte haserre?Erruki zeure zerbitzarioi!
14. Ase gaitzazu goizero zeure maitasunaz,bizitza guztia poz-oihuz zorionean igaro dezagun.
15. Eman zoriona orain arteko egun estuen ordez,ikusi ditugun urte gorrien ordez.
16. Zure zerbitzariok ikus dezagula zure ekintza,eta gure seme-alabek zure nagusitza!
17. Guregana bedi Jaunaren, gure Jainkoaren, gozoa!Burutu bitza ongi gure eginbeharrak,burutu ongi gure eginbehar guztiak!