2. Jauna, beti kantatuko ditut zure maitasun-egintzak,gizaldiz gizaldi iragarriko leial zarela.
3. Bai, ziur nago: zure maitasunak eratu zuen zerua,zerua bezain tinko ezarria da zure leialtasuna. (Jaunak)
4. «Neure aukeratuarekin ituna egin nuen,David neure zerbitzariari zin eginez:
5. “Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria,sendo sekulako zure tronua”». (Jainko paregabeari gorazarrea)
6. Zeruetan zure agintzari miragarria goresten dute, Jauna,aingeruen batzarrean zure leialtasuna.