1. Asafen poema.Oi Jainko, zergatik baztertu gaituzu betiko?Zergatik zaude haserre-sutan zeure larreko ardien kontra?
2. Oroit zaitez betidanik zeuretzat hartu zenuen artaldeaz,zeure artzain-makilaz askatu zenuen ondareaz,zeure bizileku egin zenuen Sion mendiaz.
3. Jaso zeure herria azkenik gabeko hondakin hauetatik:etsaiak den-dena erraustu du santutegian.
4. Zure etsaiek zure elkartearen erdian orroak egin zituzten,beren banderak ehunka ezarri.
5. Baso itsuan aizkoran ari den egurgina ziruditen:
6. aizkoraz eta mailuz bota zituzten zur landu guztiak.
7. Gero, zure santutegiari su eman zioten,zure egoitza santua bota eta profanatu.
8. Hau zuten helburu: erabat erraustea arrazaeta herrialdeko batzar santu guztiak.
9. Ez dugu ikusten jadanik zure presentziaren ezaugarririk,ez dago profetarik, eta inork ez dakigu noiz arte.