5. Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.Jaurti zeure eskuaz
6. gezi zorrotz ikaragarri horiek:herriak menpean jarriko zaizkizu,erregearen etsaiak adoregabe geldituko.
7. Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege;zure erregetza zuzentasun-erregetza.
8. Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu,Jainkoak, zeure Jainkoak, baitzaitu gantzutu,jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.
9. Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.
10. Errege-alabak dituzu inguruan,zure eskuinean erregina, urre finez apaindurik.
11. Entzun, alaba! Zaude erne eta adi!Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.
12. Zoraturik dago erregea zure edertasunaz.Bera da zure jaun; egiozu agur.
13. Tiro hiria erregaliekin datorkizu,herriko handikiak zure abegi onaren bila.
14. Guztiz ospetsu dago printzesa,urrez apain bordaturiko jantzitan.
15. Erregeagana daramate;neskatxa gazteak, bere adiskideak, ondoren doazkio.
16. Jai-giro pozgarrian sartzen dira erregearen jauregira.
17. Gurasoen tronuan semeak jarriko dituzueta mundu osoaren agintari egingo.
18. Zure oroitzapena bizirik gordeko dut gizaldiz gizaldi,eta herriek menderen mende goratuko zaituzte.