17. Errege handiak jo zituen,haren maitasuna betikoa baita;
18. errege ospetsuak hil,haren maitasuna betikoa baita:
19. Sihon, amortarren erregea,haren maitasuna betikoa baita;
20. eta Og, Baxango erregea,haren maitasuna betikoa baita.
21. Eta haien lurraldea bere herriari eman zion,haren maitasuna betikoa baita;
22. bere zerbitzari Israeli eman zion ondare,haren maitasuna betikoa baita.
23. Oroitu zen gutaz gure erorialdian,haren maitasuna betikoa baita;
24. eta etsaiengandik gintuen askatu,haren maitasuna betikoa baita.
25. Bizidun guztiak janaritzen ditu,haren maitasuna betikoa baita.