29. «Harresidun hiri bateko etxebizitza saltzen duenak mugatua du berreskuratzeko eskubidea: salmenta-egunaren ondoko urtean bakarrik berreskura dezake.
30. Berreskuratzen ez badu, behin urtea burutuz gero, eroslearen eta beronen ondorengoen esku geldituko da betiko; Jubileu Urtean ere ez dute jabetza galduko.
31. Aitzitik, harresi gabeko herri irekietako etxeak baserri-lurren arabera hartuko dira: berreskuratze-eskubidea noiznahikoa da eta, dena dela, Jubileu Urtean etxea bere jatorrizko jabeari itzuliko zaio.
32. «Lebitarrei dagokienez, noiznahi izango dute lebitar-hirietan dituzten etxeak berreskuratzeko eskubidea.
33. Etxea erosi duena beste lebitar bat bada ere, Jubileu Urtean jatorrizko jabeari itzuliko zaio, zeren israeldarren artean lebitarren jabetza bakarra lebitar-hirietako etxeak baitira.
34. Lebitar-hirietako herri-lurrak ez daitezke sal, lebitarren behin betiko jabetza baitira.