8. Nolatan esan dezakezuejakintsu zaretela,zeuekin duzuela Jaunaren legea?Zeuen lege-maisuen luma gezurtiakfaltsu bihurtu du lege hori!
9. Lotsaturik geldituko dirajakintsuak,eraitsiak eta preso hartuak izango.Non da horien jakinduria,Jaunaren hitzamespretxatu dutelarik?
10. Beraz, horien emazteakarrotzei emango dizkiet,horien soro-landak menderatzaileei.Denak, txiki eta handi,irabazi-gose dira;apaizak eta profetakfaltsukeriari emanak.
11. Nire herriaren zauriaazaletik sendatu nahi dute.“Dena ongi doa, oso ongi” diote,baina ez doa ongi, ez.
12. Lotsatu egin behar luketeberen egintza higuingarriengatik;baina ez dira batere lotsatzen,ez dakite lotsa denik ere.Horregatik, erori egingo dira,besteak bezalaxe,lur joko dute nire zigorraldian.Nik, Jaunak, esana».
13. Jaunak dio:«Suntsitu egingo ditut, suntsitu:mahatsik ez mahastian,pikurik ez pikondoan,orri zimela besterik ez da geldituko.Azpian hartuko dituztenakbidaliko dizkiet».
14. Eta jendeak, berriz:«Zer egiten dugu hemen geldi?Bil gaitezen, goazen gotorlekuetara,bertan hiltzera,Jaunak, gure Jainkoak,heriotzara ematen baikaitu;ur pozoitua eskaintzen digu,beraren aurka bekatu egin dugulako.
15. Bakearen zain geunden,baina ez dugu onik.Osasunaldia espero genuen,baina beldur-ikara dugu gainean.
16. Badator etsaia!Dan-dik entzuten dazaldien arnas hotsa!Haien irrintziralur osoa dardaratzen da.Gure lurraldeaeta bertako ondasunak,hiriak eta hiritarrak,dena hondatzera dator».
17. Jaunak dio:«Begira,suge pozoituak bidaliko dizkizuet.Ez duzue horiek liluratzekomodurik izango,eta zizta egingo dizuete».