1. Agindu hau eman zidan Jaunak:
2. «Jaits zaitez, Jeremias, eltzegilearen lantegira eta hantxe adieraziko dizut neure mezua».
3. Jaitsi nintzen, beraz, eltzegileagana eta lanean aurkitu nuen.
4. Buztinez egiten ziharduen ontzia eskuetan hondatzen bazitzaion, beste bat egiten zuen ondoen iruditzen zitzaion eran.
5. Orduan, bere mezua adierazi zidan Jaunak:
6. «Israeldarrok, ez ote nuke egin behar zuekin eltzegileak egiten duen gauza bera? Begira! Nola buztina eltzegilearen eskuetan, hala zarete zuek nire eskuetan. Hala diot nik, Jaunak.
7. Batzuetan, nazio edo erreinu bat lurretik erauzi, irauli edo hondatzeko erabakia hartzen dut.