Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 43:14-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Zuen onerako,gudarostea bidaliko dut Babiloniaraeta denak ihesi aterako dira,ihesi babiloniarrak,beren ontzietan babesturik.

15. Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,Israelen egilea, zuen erregea».

16. Hau dio Jaunak:«Nik ireki nuen bidea itsasoan,ur oldartsuetan zehar;

17. gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsuaaterarazi nuen gudura:bat-batean lur jo zuten,eta berriz jaiki ez;kandela-metxa bezalaitzali ziren eta galdu.

18. Baina orain ez oroitu antzinakoez,ez gogoratu lehenago gertatuez.

19. Hara, zerbait berria egitera noa:hasia da sortzen,ez al diozue antzematen?Bidea irekiko dut basamortuan,ibaiak sorraraziko landa lehorrean.

20. Basapiztiek, txakal eta ostrukek,ohore emango didate,basamortuan ura emango baituteta landa lehorreanibaiak sorraraziko,nire herriari, neure aukeratuari,edaten emateko.

21. Eta neuretzat eratu dudan herriaknire gorapena iragarriko du.

22. «Zuk, Israel, Jakoben herri horrek,ez didazu dei egin, nitaz asperturik.

23. Ez didazu erre-oparitzatardirik eskaini,ez nauzu sakrifizioez ohoratu.Nik ez zaitut opariakeskaintzera behartu,ezta intsentsu eske aspertu ere.

24. Ez duzu niretzat usaingarririk erosi,ez nauzu oparigaien gantzez ase.Alderantziz, behartu egin nauzuzeure bekatuekin,aspertu zeure erruekin.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 43