1. «Hona nola sagaratuko dituzun nire apaiz-zerbitzurako. Hartu akats gabeko zekor bat eta bi ahari;
2. egin gari-irin zuriz legamia gabeko ogiak, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak,
3. eta ezarri saski batean; gero, aurkeztu saskia zekorrarekin eta bi ahariekin batera.
4. «Hurbilarazi Aaron eta beronen semeak elkarketa-etxolara, eta garbi daitezela urez.
5. Hartu apaiz-jantziak eta jantzi Aaroni tunika, mantua, efoda eta bularrekoa, eta lotu efoda xingolaz;
6. ezarri buruzapia eta, beroni itsatsia, xafla sakratua.
7. Hartu gero gantzuketa-olioa eta, hari burura isuriz, gantzutu egingo duzu.
8. Hurbilarazi Aaronen semeak ere; jantzi tunikak,
9. lotu gerrikoa —Aaroni eta beronen semeei— eta ezarri kapelak. Eta betiko izango dira apaiz. Honela emango diezu apaizgoa Aaroni eta beronen semeei.