19. Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.
20. Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen;bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen.
21. Ez da bidezko alderdikeriaz jokatzea;ogi-puska batengatik ere saltzen du gizonak bere burua.
22. Xuhurrak presa izaten du aberasteko;ez daki premia gorria datorkiola gainera.
23. Zentzarazlea estimatuagoa da azkeneanzurikeriaz ari dena baino.
24. Gurasoei lapurtu eta «Ez da bekatu» dioenakriminalen pareko bihurtzen da.
25. Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten;konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.
26. Bere buruaz fidatzen dena zentzugabea da,zuhurtziaz jokatzen duena onik aterako.
27. Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako,ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.