1. Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu;mozkortzen dena ez da inoiz zuhur izango.
2. Lehoia orroka bezala da erregea haserre:suminarazten duenak bere bizia jartzen du arriskuan.
3. Gizakiarentzat ohoragarri da liskarretatik ihes egitea;baina zentzugabea auzitarako beti prest.
4. Udazkenean, alferrak ez du sororik landu nahi;uzta-garaian, bilatu eta ez du ezer aurkitzen.