7. Bere hitzez hondatzen da zentzugabea,bere esanetan gelditzen harrapatua.
8. Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:barren-barreneraino iristen dira.
9. Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia.
10. Jaunaren izena, gotorleku sendo;bertara joan eta babesten da zintzoa.
11. Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat,menderaezinezko harresi, haren ustetan.
12. Handiustearen atzetik hondamendia,apaltasunaren ondoren ohorea.