24. Aberastasunak zuhurren koroa,zentzugabeen ergelkeria beti ergelkeria.
25. Lekuko egiazaleak biziak salbatzen ditu,iruzurtiak gezurra barra-barra.
26. Jauna errespetatzeak konfiantza osoa sortzen du,eta ondorengoak ere horretan babestuko dira.
27. Bizi-iturri da Jaunarenganako begirunea,herioaren sareetatik ihes egiteko.
28. Herri jendetsua erregearen ohore,jende gutxiko herria printzearen hondamendi.
29. Eroapen handikoak zentzu ona ugari,haserrekorrak zentzugabekeria nabari.