21. «Geroko gizaldiek —zuen atzetik etorriko diren ondorengoek nahiz urrutiko herrialdeetatik etorriko diren atzerritarrek— herri honek jasandako ezbeharrak eta Jaunak eragindako gaitzak ikusi eta esango dute:
22. “Lurralde guztia sufreak eta gatzak erreta dago; ez daiteke hor ez erein, ez landarerik erne eta hazi. A zer hondamendia, Jaunak bere haserre-suminean erraustu zituen Sodoma eta Gomorra, Adma eta Tzeboim hiriena bezalako hondamendia!”
23. Eta herri guztiek galdetuko dute: “Zergatik tratatu ote du horrela Jaunak herrialde hori? Zer dela-eta piztu zaio haserre izugarri hori?”
24. Eta erantzungo diete: “Zergatik? Jaunak berorien arbasoen Jainkoak Egiptotik atera zituenean beroriekin egindako ituna baztertu
25. eta ezagutzen ez zituzten eta berorienak ez ziren jainko arrotzak gurtzen eta beraien aurrean ahuspezten hasi zirelako;
26. horregatik piztu zen Jaunaren haserrea herrialde horren kontra, horregatik bidali zizkion liburu honetan idatzitako madarikazio guztiak.
27. Jaunak, haserre-suminez eta amorru biziz, beren lurraldetik atera eta gaur egun daudeneko atzerrira bota zituen”.
28. «Gauza ezkutuak Jaunak gure Jainkoak bakarrik ezagutzen ditu; hark agertutakoak, ostera, guretzat eta gure ondorengoentzat dira, lege honetan esaten den guztia bete dezagun.