8. Lehoiak orro dagi,nor ez beldurtu?Jaunak hitz dagi,nork ez haren mezua zabaldu?
9. AldarrikatuAxdodeko jauregietan bizi direnei,Egiptoko jauregietakoei:«Bil zaitezteSamaria inguruko mendietan,eta ikusi hango nahaskeria ugariak,zapalkuntza handiak».
10. Honela dio Jainko Jaunak:«Ez dute zuzentasunaren senik.Beren jauregiakindarkeriaz lapurtutako ondasunezbetetzen dituzte.
11. Horregatik, bada,etsaiak inguratuko du lurraldea,zure babeslekuak lurreratuko ditu,eta zure jauregiak hustuko».
12. Honela dio Jaunak:«Artzainak lehoiaren ahotikbi hanka edo belarri-zati batbesterik askatzen ez duen bezala,Israelgo seme-alaben artetik ere,Samarian ohe dotoreetan etzaniklasai bizi direnen artetik,banaka batzuk besterikez dira salbatuko».
13. Honela dioJainko Jaun ahalguztidunak:«Entzun eta izan lekukoJakoben ondorengoen aurka.
14. Israeli bere gaiztakerien kontuaeska diezaiodan egunean,Betelgo aldarearen kontraekingo diot:ertzak apurtuko dizkioteta lurrera botako.
15. Desegingo ditutudako etxea eta negukoa.Marfilez jantzitako etxeakdesagertuko dira,eta jauregi bikainak ezereztuko».Jaunak esan du.