1. Josafat hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Joram izan zen.
2. Israelgo errege Josafaten beste semeak, Joramen anaiak, honako hauek izan ziren: Azarias, Jehiel, Zakarias, Azariahu, Mikael eta Xefatias.
3. Beren aitak zilar, urre eta gauza eder asko emana zien, baita Judako zenbait hiri gotortu ere; erregetza, ordea, bere lehen-seme Jorami eman zion.
4. Joramek, bere aitaren erregetza hartu eta sendotu zuenean, ezpataz hil zituen bere anaia guztiak, baita Israelgo zenbait buruzagi ere.