5. Gera, Xefufan eta Huram.
6. Ehuden semeak Gebako bizilagunen familiaburu izan ziren, eta Manahatera joan ziren bizitzera. Hona izenak:
7. Naaman, Ahias eta Gera. Azken honek gidatu zituen erbestera; Uza eta Ahihuden aita izan zen.
8. Xaharaimek bota egin zituen bere emazte Huxim eta Baara; gerora, Moabeko landetan finkaturik, semeak izan zituen Xaharaimek
9. bere emazte Hodexengandik: Jobab, Tzibia, Mexa, Malkam,
10. Jeutz, Sakias eta Mirma. Seme hauek familiaburu izan ziren.
11. Bere emazte izana zuen Huximengandik beste bi seme hauek izan zituen: Abitub eta Elpaal.
12. Elpaalen semeak: Eber, Mixam eta Xemed. Honek eraiki zituen Ono eta Lod hiriak eta inguruetako auzoak.
13. Aialongo bizilagunen familiaburu ziren Beriak eta Xemak ihes eragin zieten Gateko bizilagunei.