1. Atezain-taldeak ere antolatu zituzten. Koreren ondorengoen artean: Mexelemias, Koreren semea, Asafen senitartekoa.
2. Mexelemiasen semeak: lehenengoa Zakarias, bigarrena Jediel, hirugarrena Zebadias, laugarrena Jatniel,
3. bosgarrena Elam, seigarrena Johanan eta zazpigarrena Elihoenai.
4. Obed-Edomen semeak: lehena Xemaias, bigarrena Jozabad, hirugarrena Joah, laugarrena Sakar, bosgarrena Netanel,
5. seigarrena Amiel, zazpigarrena Isakar eta zortzigarrena Peuletai. Zortzi seme emanez bedeinkatua zuen Jainkoak Obed-Edom.
6. Honen seme Xemaiasen semeak gudari ausart eta beren senitarteetan agintedun izan ziren.
7. Hona hemen izenak: Otni, Rafael, Obed, Elzabad eta hauen anaia ausartak Elihu eta Semakias.