12. Tzeruiaren seme Abixaik hemezortzi mila edomdar hil zituen Gesal haranean.
13. Gobernariak ezarri zituen Davidek Edomen, eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren.Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.
14. Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.
15. Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain;
16. Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa idazkari;