20. Erantzun zien:—Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi «Aldatu hemendik hara» esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango. (
21. ).
22. Galilean zehar elkarrekin zebiltzala, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute;
23. hil egingo dute, baina hirugarren egunean piztu egingo da».Ikasleak oso nahigabeturik gelditu ziren.
24. Jesus eta ikasleak Kafarnaumera iritsi zirenean, tenplurako zerga biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten:—Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga ordaintzen?
25. —Bai —erantzun zien.Pedro etxeratu zenean, Jesusek aurrea hartu zion, esanez:—Zer deritzozu, Simon? Lurreko erregeek zeinengandik jasotzen dituzte zergak edo kontribuzioak, etxekoengandik ala arrotzengandik?
26. Pedrok erantzun zion:—Arrotzengandik.Jesusek, orduan:—Etxekoak libre daude, beraz.
27. Halaz guztiz ere, inori zeresanik ez emateko, zoaz aintzirara, bota amua eta hartu lehenengo aterako duzun arraina; irekiozu ahoa, eta biren zerga ordaintzeko dirua aurkituko duzu. Hartu eta ordaindu zeure eta bion partea.