7. Salomonek Roboam; Roboamek Abia; Abiak Asaf;
8. Asafek Josafat; Josafatek Joram; Joramek Ozias;
9. Oziasek Joatam; Joatamek Akaz; Akazek Ezekias;
10. Ezekiasek Manases; Manasesek Amon; Amonek Josias,
11. eta Josiasek Jekonias eta honen anaiak, israeldarrak Babiloniara erbesteratu zituzten garaian.
12. Babiloniako erbestealdiaren ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu zuen; Salatielek Zorobabel;
13. Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor;
14. Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud;
15. Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob,
16. eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana.
17. Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau.
18. Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez.
19. Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen.
20. Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator.
21. Semea izango du, eta zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».