51. Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera.
52. Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien. Eta haiek erantzun:—Atzo eguerdiko ordu batean alde egin zion sukarrak.
53. Ohartu zen aita ordu hartan esan ziola Jesusek: «Onik duzu semea», eta sinetsi egin zuten Jesusengan berak eta etxeko guztiek.
54. Bigarren mirarizko seinale hau Judeatik Galileara itzultzean egin zuen Jesusek.