2-3. Pedro Jerusalemera itzuli zenean, erdainkuntzaren aldeko fededun juduek erdaingabeen etxean sartu eta beraiekin jan zuela bota zioten aurpegira.
4. Orduan, Pedrok dena zehatz-mehatz kontatu zien:
5. «Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten.
6. Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan.
7. Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: “Ea, Pedro, hil eta jan”.