15. Tenplutik beste aingeru bat irten eta hodei gainean eseria zegoenari esan zion ahots handiz: «Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari, iritsi baita igitatzeko ordua, lurreko uzta heldu-heldua baitago».
16. Eta hodeian eseria zegoena igitatzen hasi zen eta lurreko uzta bildu zuen.
17. Gero, beste aingeru bat irten zen zeruko tenplutik, hura ere eskuan igitai zorrotza zuela.