14. Era berean, Jaunak ere, berri ona hots egiten dutenei, berri onaren zerbitzuan egiten duten lanetik bizitzeko eskubidea dutela adierazi zien.
15. Baina nik ez dut eskubide horretaz baliatu nahi izan; eta orain ere, hau idazten badizuet, ez da hori lortu nahi dudalako. Nahiago nuke hil… Ez, ez dit inork harrotzeko bide hori kenduko.
16. Egiaz, berri ona hots egiten dudala-eta ezin naiz harrotu; ezinbesteko eginbehartzat jotzen baitut hori, eta errukarria ni, berri ona hots egingo ez banu!
17. Hori neure gogoz egingo banu, mereziko nuke saria; baina nik nahi gabe beste batek ezarritako eginkizuna betetzen ari banaiz,
18. zer sari zor zait orduan? Hauxe besterik ez: berri ona dohainik hots egitea, berri onaren zerbitzutik datozkidan eskubideez baliatu gabe.
19. Guztiz libre naizen arren, guztien esklabo egin naiz, ahalik jende gehien Kristorentzat irabazteko.