1. Hona, israeldarrek, Moises eta Aaronen gidaritzapean Egiptotik gudari-taldeka banaturik atera zirenean, egin zituzten bideko etapak.
2. Moisesek idatziz jaso zituen Jaunaren agindura egin zuten ibilaldiko abiapuntu eta helmugak. Hona hemen horien zerrenda:
3. Ramsestik abiatu ziren lehenengo hilaren hamabostean, Pazko biharamunean; israeldarrak libre irten ziren egiptoarren begi-bistan,
4. hauek Jaunak hilarazitako lehen-semeak ehorzten ari zirela —horrela eman zien Jaunak epaia egiptoarren jainkoei—.
5. Ramsestik abiaturik, Sukoten kanpatu ziren hurrengo;
6. Sukotetik abiatu eta, basamortu-ertzean, Etamen kanpatu ziren;
7. Etamdik abiaturik, Baal-Tzefon parean dagoen Pi-Hirotera itzuli ziren eta Migdol aurrean etxolatu;
8. Pi-Hirotetik abiaturik, itsasoa zeharkatu eta basamortura iritsi ziren eta, Etam basamortuan hiru eguneko bidea egin ondoren, Maran kanpatu;
9. Mara ere utzi eta, Elimera, hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zituen oasira, iritsiz, bertan etxolatu ziren;
10. Elimdik Itsaso Gorri ondora joan ziren hurrengo;
11. Itsaso Gorritik, Sin basamortura;
12. Sin basamortutik, Dofkara,
13. eta Dofkatik Aluxera;
14. Aluxetik abiaturik, Refidimera iritsi ziren; baina ez zen han urik herriak edateko.
15. Refidimdik abiaturik, Sinai basamortura heldu ziren;
16. Sinai basamortutik Kibrot-Taabara;
17. Kibrot-Taabatik Hatzerotera;
18. Hatzerotetik Ritmara;