13. itun horren indarrez betiko ematen diet apaizgoa, bai berari, bai beraren ondorengoei; izan ere, bere Jainkoaren eskubideaz arduratsu agertu da Pinhas, eta israeldarren aldeko barkamen-ohikunea egin du».
14. Emakume madiandarrarekin hil zuten israeldarrak Zimri zuen izena eta Simeonen leinuko familiaburuetakoa zen Saluren semea;
15. emakume madiandarrak, berriz, Kozbi zuen izena eta Madiango Tzur senitarteburuaren alaba zen.
16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
17. «Eraso madiandarrei eta porroka itzazu,
18. azpikeriaz zirikatu baitzaituztete beraiek ere Peorko auzian, baita Peorkoaren ondorioz izandako izurri-egunean hildako Kozbiren kasuan ere, buruzagi madiandarraren alabarenean».