1. Daviden salmoa .Hona Jaunak ene jaun erregeari esan:«Eseri tronuan nire eskuinean:etsaiak oin-aulki jarriko dizkizut».
2. Siondik zabaltzen du Jaunak zure errege-aginpidea:mendera itzazu, bada, guduan etsaiak!
3. Zu nagusi garaipen-egunean;Santua agertzean, bera izango duzu adore-emaile,bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz.
4. Zin egina du Jaunak eta ez da damutuko:«Betiko zara apaiz, nik esan bezala,nire legezko erregea».
5. Zeure eskuinean daukazu Jauna:bere haserre-egunean erregeak ditu suntsitu.
6. Nazioen aurka epaia eman du:gorpuak pilatu ditu eta lur zabalean burezurrak hautsi.