1. Daviden salmoa.Bedeinka beza ene arimak Jauna,ene barren osoak haren izen santua!
2. Bedeinka beza ene arimak Jauna,ez bitza ahaztu haren mesedeak!
3. Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen;
4. bizia Herio Leizetik ateratzen dit,maitasun eta errukiz inguratzen nau;
5. bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen,beti arranoa bezain gazte gordetzen.
6. Jaunak justizia egiten du,zapalduen eskubideak defendatzen.