1. «Elkartasun-oparitzat abelgorria eskaini behar duenak, abere akats gabea eskainiko du Jaunaren aurrean, arra nahiz emea.
2. Eskaintzaileak, eskua buruan ezarri ondoren, elkarketa-etxolaren sarreran hilko du; gero, apaizek, Aaronen ondorengoek, haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.
3. «Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: heste inguru eta gaineko gantza,
4. giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,
5. erre egingo dute apaizek aldarean, sutan dauden egurren gaineko erre-opariekin batera. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.
6. «Abere xehea eskaini behar duenak, akats gabea eskainiko du, arra nahiz emea.